Paroles
1. Ara nun diran, mendi maiteak,
Ara nun diran zelaiak,
Baserri eder zuri-zuriak,
Iturri eta ibaiak :
Hendayan nago txoraturikan,
Zabal-zabalik begiyak ;
Ara Euskadi, lur oberikan,
Ez da munduan guztian !
2. O !eskual herri eder maitea
Ara hemen zure semea,
Bere lurrari mun ematera
Beste gabe etorria ;
Zure gatikan emango nuke
Pozik bai nere bizia ;
Beti zuretzat ill arterano
Gorputz ta anima guzia
3. Gero pozik bai Donostiara
Okendo aren lurrera,
Zeru polit au utzi bearra,
Nere anayak,hau pena :
Irutxulueta maitagarria,
Bere tokiya zu zera :
Beneziaren grazi guziyak
Gaur Donostian badira.
4. O! Eskual-Herri eder maitea,
Ara emen zure semea,
Bere lurrari mun ematera
Beste gabe etorria ;
zuregatikan emango nuke
Pozik, bai, nere bizia ;
Beti zuretzat, ill arterano
Gorputz ta anima guzia.
5. Agur bai agur, Donostiako
Nere anaia maitiak.
Bilbaotikan izango dira
Aita-zarraren berriak,
Eta ganera hitz neurtuetan
Garbi ezanaz egiyak,
Sud-Amerikan zer gertatzen dan
Jakin dezaten guztiak.